Mindfulness familian

mindfulnes en familia 2 edited

Familian hazteko aukera, kalitatezko denbora partekatuz eta arreta eta lasaitasun haziak ereituz. Lasaitasun- eta konexio-uneak partekatzea bizitza osorako oparia da.
Horregatik, 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinatutako espazio bat irekiko dugu heldu batek lagunduta, non elkarrekin erabateko arretarako tresna errazak eta praktikoak deskubritu ahal izango dituzten.

Hileroko topaketa izango da, eta helburu hauek ditu:


✔️ Helduen eta haurren arteko lotura sendotzea, elkarrekin jardunez
✔️ Kontzentrazioa, lasaitasuna eta emozioen kudeaketa sustatzea, txikitatik
✔️ Jarduera ludikoez eta kontzienteez gozatzea, ingurune seguru eta errespetuzko batean
✔️ Familiak egunerokoan eraman ditzakeen ongizate-ohiturak lantzea

Norentzat: 6 eta 10 urte arteko umeak (heldu batekin)

Ordutegia: Larunbata, 11:00etatik 12:30ra

Datak: 2025eko urriak 11, azaroak 15 eta abenduak 13

Inbertsioa: 70 euro ume bakoitzeko hiru tailerrak

Hizkuntza: Tailerra gazteleraz emango da, baina bideratzailea euskalduna da

Bideratzailea: Uxue Corral, psikologo klinikoa